'Huesos'-en azken kontzertua emango dute Puy Barralek eta Manu Gaignek
Puy Barral poeta eta Manu Gaigne musikaria. Xalba Ramirez Hiru urte betetzear dira Puy Barral eta Manu Gaigne donostiarrek Huesos diskoa, poesia eta musika uztartuz. Urteotan, asko izan dira eskaini dituzten emanaldiak, eta azkena eskainiko dutela iragarri dute: apirilaren 26an izango da, Igeldoko Undermounten, 20:00etan; sarrerak hemen daude salgai. Artistek esker oneko hitzak izan dituzte urteotan Huesos-ekin bidelagun izan dituzten guztiei
Barral poetak eta Gaigne musikariak euren jakintzak batu, eta poesia musikatuen diskoa kaleratu zuten, 2023ko maiatzean. 2021eko ekainean argitaratu zuen Barralek Agua, Huesos y Poesia liburua, eta “perkusioak poemekin batera egin zuen topo”. Hain zuzen, ordutik, Barralek eta Gaignek elkarrekin hainbat ikuskizun eskaini zituzten; bat ahotsez, eta bestea perkusioz, eta bestelako instrumentuez. Elkarlan horren emaitza hilezkortzeko asmotik grabatu zuten diskoa Oiartzungo La Mecca estudioan.
Gaignek, bateria eta perkusioez gain, sintetizagailuak eta bestelako konponketak egin zituen, diskoak izango dituen hamabi piezetan. Musikan laguntzaile izan zituzten hainbat kantetan: Karlos Aranzegi baterian, Manon Mullener pianoan eta Jacob Reguilon kontrabaxuan. IRUTXULOKO HITZAk luze eta zabal hitz egin zuen Barralekin eta Gaignerekin 2023an, diskoaren harira.


