Abian da Donostiako Zinemaldiko zuzendari berria hautatzeko lehiaketa publikoa
Jose Luis Rebordinos da, egun, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria.Irutxuloko Hitza Abian da Donostiako Zinemaldiko zuzendari berria hautatzeko lehiaketa publikoaBere lekua nork hartuko duen erabakitzeko prozesuan murgilduta daude orain.
Postua hartzen duenak, “goi-mailako unibertsitate-titulua, ingeles-maila handia eta euskaraz nahiz gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna” izan behar duela diote oinarriek, eta frantsesa jakitea ere balioetsiko da. Gainera, lanbidean esperientzia izatea eskatzen dute, bai ikus-entzunezkoetan baita sormenaren arloko antolakundeen zuzendaritzan ere. Eta bestelako trebetasun batzuk ere baloratuko dira: taldeen kudeaketan, komunikazioan eta finantzetan ezagutzak izatea, besteak beste.
Abian da hautagaiek beren curriculuma bidaltzeko prozesua, eta aurkezpen gutun batekin lagundu behar dute dokumentua (lanposturako duten motibazioa eta egin dezaketen ekarpena erakusteko, besteak beste). Izena emateko, hala, hemen dago informazio guztia. Erabakia hartzean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.


