Oldarraldiaren inguruko kontzientziazio saioa egingo dute Intxaurrondon
Euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzeko elkarretaratze bat, Alderdi Ederren. Joseba Parron San Sebastian Asko eta asko dira dagoeneko Donostian zein Hego Euskal Herri osoan lanpostu publikoetarako hizkuntz eskakizunen aurka epaitegietatik atera diren epaiak, eta, horri aurre egiteko indarra handitu nahian dabil Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkartea. Horrela, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren kontzientziazio saio bat antolatu du elkarteak Intxaurrondon, Plazara Goaz auzoko euskara batzordearekin elkarlanean.
Hilaren 4an izango da, 19:00etan, Plazara Goazen lokalean, Bernart Etxepare plazan. Oldarraldiaz beraz arituko dira, izan ditzakeen eraginez eta aurre egiteko moduez hitz egingo dute, besteak beste. Parte hartzea irekia da.



