Suhiltzaileek ate irekien eguna egingo dute larunbatean
Donostiako suhiltzaileen artxiboko argazkia.Olatz Balda Donostiako Suhiltzaileen Parkeak ate irekien eguna egingo du larunbatean, hilaren 7an. 10:00etatik 13:00etara, herritarrek instalazioak bisitatu eta suhiltzaileen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Horretarako, haurrentzako eta helduentzako dibulgazio- eta prebentzio-tailerrak antolatu dituzte.
Ahalik eta bisitari gehien hartzeko helburuz, egonaldia ordubete baino gehiago ez luzatzeko eskatu dute antolatzaileek, programatutako jarduerez gozatzeko adina denbora utziz; izan ere, parkearen edukiera mugatua da, eta txandak egingo dituzte.
Ibilgailuentzako sarbidea itxita egongo da, eta ezin izango da autoz edo ibilgailu partikularrez sartu. Otxoki pasealekutik oinez zein garraio publikoan iritsi ahal izango da.
Autobus zerbitzu berezia Garberatik
Dbusek zerbitzu berezia emango du Garberako geltokiaren eta Parkearen artean, 9:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera.
Parketik gertu geralekuak dituzten Dbuseko lineak honako hauek dira: 9 (Egia-Intxaurrondo); 29 (Intxaurrondo-Sur); 33 (Larratxo-Intx-Berio); 33 (Larratxo-Intx-Berio) 24 (Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo) eta 27 (Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros).
Ospitalera bisita
Ekimenaz gozatzera joan ezin duten haurrei jarduera gerturatzeko, hilaren 6ko arratsaldean, ostiralarekin, suhiltzaile talde batek bisita egingo dute Donostiako Ospitaleako Ama-haurren eta Haurren Psikiatriaren unitateetan.


