Taxiaren sektorea «arriskuan» dagoela ohartarazi du langile autonomoen elkarteak
Jon Insausti Donostiako alkateari leporatu diote "espekulatzaileak defendatzea".
Artxiboko irudia. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Profesional eta Langile Autonomoen Elkarteak kritikatu egin du Uber ibilgailu gidaridunen (IG) enpresa Donostian ere zerbitzua ematen hasi izana, komunikatu baten bidez. Besteak beste, Jon Insausti alkateari leporatu diote “espekulatzaileak defendatzea”, Uber eta taxi zerbitzua berdinak direnaren “argudiaketa faltsua” erabili izanagatik.
“2.100 taxilariak, sektorearen mende dauden langileak, eta taxiaren zerbitzu publikoa deiturikoa galtzeko arriskuan dauden herritar guztiak”, nabarmendu du elkarteak. Hori dela eta, hilabetero, lehenengo asteazkenean mobilizatzera deitu dute, gaurtik hasita.


