Apar jatetxea inauguratuko dute, GOE eraikinean
Apar jatetxea inauguratu dute GOE-ren eraikinean. GOE Donostiako Basque Culinary Centerrek sustatutako GOE –Gastronomy Open Ecosystem— eraikinak Apar izeneko jatetxe berria inauguratuko du. Erakinaren laugarren solairuan kokatuta, establezimendua gaur, hilak 5, irekiko dute.
Apar proiektua LABE Restaurant ekimenaren bilakaera gisa sortu da, eta proposamen gastronomiko bat eskaintzen du produktuaren eta haren jatorriaren inguruan eraikia, inguruko sukaldaritzari begirada garaikidea emanez.
Azaldu dutenez, proposamenak “ohiko bazkari baten esperientzia gainditu” nahi du. Taldearen hitzetan, helburua da bezero bakoitzak “lurraldea produktuaren, zerbitzuaren eta giroaren bidez sentitzea”.
Bertako sukaldaritza sortzailea
Proposamen gastronomikoa produktuaren eta haren sasoikotasunaren inguruan antolatzen da. Izan ere, Basque Culinary Centerreko baratzean landatutako barazkiak erabiltzen ditu jatetxeak, denboraldiaren arabera integratuta.
Esperientzia osatzeko, edarien karta bat ere badu jatetxeak. Proiektuaren arduradunen arabera, “eskaintza gastronomikoaren kontakizunean integratu” nahi dute, tokiko ardoen hautaketa batekin, nazioarteko erreferentziekin eta alkoholik gabeko aukerekin.
Eraikinaren arkitekturan inspiratuta
Apar izenak, GOE eraikinaren arkitekturari egiten dio erreferentzia; izan ere, diseinua olatuen mugimenduan inspiratuta dago. Eraikinaren goiko aldean kokatuta dagoenez, jatetxeak olatua hausten den unea sinbolizatu nahi du.
Apar ostegunetik igandera egongo da zabalik bazkaritarako (13:00–15:00) eta ostegunetik larunbatera, afalorduan (20:00–22:00).


