Anton Legorburu errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverren
Anton Legorburu jokalaria lurreratzen, partida batean.BAT Basque Team Nazioartean maila ona ematen ari da Anton Legorburu errugbi jokalari donostiarra. Zilarrezko domina bana eskuratu zituen iazko zazpiko errugbiko Europako eta Munduko Txapelketetan, Espainiako selekzioarekin. Atzo, berriz, zilarrezko beste domina bat lortu zuen Vancouverreko (Kanada) munduko serieetako txapelketan.
Finalerdietan, Espainiak Fiji hartu zuen mendean (24-17), eta, finalean, Hegoafrikaren aurka galdu egin zuten (12-38). Datorren astean, berriz, munduko serieetako hurrengo txapelketa jokatuko dute New Yorken (AEB).
2028an Los Angelesen (AEB) jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako sailkapenaren bila dabil Espainiako selekzioa, eta lortuz gero, Legorburuk jokatzeko aukera izan dezake.
