Arrakastatsua izan da aurtengo Dantz Network Congress ekitaldia
2025eko Dantz Network Congress ekitaldiko jarduera bat.Dantz Network Congress Dantz Network Congress ekitaldiaren bigarren edizioak 4.200 parte hartzaile baino gehiago bildu ditu Donostian. Martxoaren 4tik 7ra, musika elektronikoaren industriako artistak, profesionalak eta erakundeak elkartu dira, hausnarketa estrategikoa, networking-a eta esperientzia artistikoa uztartuz. Esan dutenez, hala, ekitaldiak 400.000 euro inguruko eragin ekonomikoa sortu du hirian.
Kongresuak 522 profesional akreditatu izan ditu eta programan hamabi ponentzia eta mahai inguru, zazpi prestakuntza saio, hogei speedmeeting eta 21 zuzeneko emanaldi egin dituzte, hiriko zenbait txokotan (Kursaalean eta La Criptan, besteak beste). Kursaalean egindako jardunaldietan sektorearen erronkak aztertu dira, hala nola ekonomiaren egoera eta kultura politikak.
Gainera, networking saioen bidez 100 bilera profesional baino gehiago egin dituzte, lankidetza eta proiektu berriak sustatzeko. Berrikuntza gisa, Dantz Academy formakuntza gunea sortu da, artista eta sektoreko profesionalentzako maisu eskola eta tailerrekin, eta 50 ikaslek hartu dute parte.
Kongresuak nazioarteko presentzia izan du, zazpi herrialdetako parte hartzaileekin. Gauzak horrela, Donostia musika elektronikoaren industria eta kulturaren nazioarteko topagune gisa sendotu dela esan dute antolatzaileek.
