Giro ederrean ospatu dituzte jaiak Ibaetan
Giro ederra egon zen Ibaetako jaietako Sagardo Egunean.Asier Gonzalez de San Pedro Joan den asteburuan Aingeru Zaindariaren ermitako erromeria egin ostean, jaiak bere horretan ospatu dituzte asteburu honetan Ibaetan, ostiraletik igandera. Hain zuzen ere, ez dute aspertzeko astirik eduki egunotan auzoan: kontzertuak, danborrada, sagardo dastaketa, jolasak eta abar.
Nabarmentzekoak dira, besteak beste, larunbat gauean auzoan barrena egin zuten herri danborrada eta igande goizean ospatutako Sagardo Eguna, giro ederrean; jarraian, bi jarduera horietako argazki bildumak aurkituko dituzue.
Herri danborradako argazkiak eta bideoa, Asier Gonzalez de San Pedroren eskutik:
Sagardo Eguneko argazkiak, Asier Gonzalez de San Pedroren eskutik:
