Larunbatean abiatuko da Sahararen aldeko euskal karabana
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartean antolatuta, Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa egin du azken asteetan. Donostian urtarrila amaieran aurrera eraman zuten hainbat merkatalgunetan, eta bai horietan, bai ikastetxeetan 13.000 kilo janari eta lau paleta konpresa jaso zituzten.
Gipuzkoan jasotako 50 tonekin bi trailer osatu dituzte eta aurtengo karabana, Gipuzkoa eta Bizkaiko trailerrekin Zurriolatik irtengo da larunbatean, hilak 14, Tindufeko kanpamentuetara bidean. 10:00etan egingo diote agurra.
Elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete udalari, herritarrei, ikastetxeetako komunitateari, gidariei, grafiteroei, hedabideei eta lan honetan lagundu dieten guztiei.
