Añorgako oinezkoentzako eta bizikletentzako zeharbidea berrituko dute
Añorgako zeharbidea 2022an berritu zuten aurreneko aldiz.Alex Iturbe Auzotarrak eta erabiltzaileak ez ziren gustura geratu 2022an udalak Añorgako zeharbidean egindako lanekin. Oinezkoentzako eta bizikletentzako egokitu zuten, baina ez zen oso txukun geratu. Hori dela eta, udalak berriz ere berrituko du Errekaldeko eta Rezolako biribilguneen arteko zatia.
“Zeharbidea berritu bazen ere, ez zen nahikoa izan. Hori dela eta, txukuntze lan batzuk egingo ditugu, urbanoagoa eta atseginagoa izan dadin. Auzoko paisaian hobeto txertatzea da helburua”, adieraz du Jon Insausti alkateak.
2022an berritu ez ziren udal azpiegiturak hobetuko dituzte. Oinezkoentzako espaloiak sortuko ditugu, eta bidegorri txukunago bat jarriko dute. Era berean, lorategi eremu zabalak sortuko dituzte.


