Groseko Hondarpe auzo elkarteari eraso egin diote, berriz ere
Hondarpe auzo elkartea, azken erasoaren ostean sarraila konpondu ondoren.Hondarpe Groseko Hondarpe auzo elkarteak salatu duenez, beste eraso bat pairatu du aste honetan: “Sarrailan kola bota eta sarrera baldintzatu dute”. Hala ere, dagoeneko konpondu dute arazoa, eta auzo elkartearen lokala “parez pare irekita” dago, berriz ere.
Gogorarazi dutenez, ez da halako eraso bat jasan duten lehenengo aldia: “Abuztuaren 5ean izan zen aurrekoa, pegatina arrazista eta faxistekin batera”. “Ez dugu uste kasualitatea denik”, gaineratu dute: “Auzo elkarteak mugimendu itzela du oraintxe: hamaika eragile zein bizilagun komunitate batzen dira bertan eta, gainera, greba orokor batean atarian gaude”.
Hala ere, argi adierazi dute “tinko” jarraituko dutela auzo elkartean, “auzotik eta auzoarentzat lanean”. “Pozarren diogu, gainera, atea ireki berritan sartu diren lehenak auzoko haurrak izan direla, erraldoiak ikusteko!”, gehitu dute.


