Astebururako plan bila al zabiltza Donostian?
Miren Amuriza bertsolaria. Donostian astebururako plan bila bazabiltza, gure agendan kultur eta aisialdi jarduera aukeraketa zabala aurkituko duzu, baina, horrez gain, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu.
Ostiralean (hilak 13), San Telmo museora gerturatzea proposatzen dizugu, izan ere, Miren Amurizak eta Maider Arregik bertso saio literarioa egingo dute bertan, 18:30ean, doako sarrerarekin.
Larunbaterako (hilak 14), euskal antzerki bat gomendatuko dizugu: Ados Teatroak 52 hertz antzezlana taularatuko du Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan, dFeria jaialdiaren barruan. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eta kultur etxean bertan daude salgai, 14 euroan.
Igandean (hilak 15), musika proposamen bat: 4Sonora taldeak biolin eta biolontxelo kontzertua emango du Musikeneren egoitzan, 12:30ean. Sarrera doakoa izango da.
Bonus track. Astean zehar ere plan bat egin nahi izanez gero, hementxe gure gomendioa: Ana Urkizaren Hitzetik ortzira liburua izango dute hizpide Lugaritz Kultur Etxeko literatur solasaldian, astelehenean, Aritz Gorrotxategiren gidaritzapean. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
