Ekintzak sexualitateari buruzko hitzaldi batzuk bertan behera utzi ditu, zenbait gurasoren kexen ondorioz
Ekintza Ikastolaren kanpoaldeko irudia. Irekia Ekintza Ikastolak bertan behera utzi ditu sexualitateari buruzko zenbait hitzaldi, familietako batzuek ikasleei bideratutako zenbait saioen edukiari buruzko kexa adierazi ondoren. Donostitik egunkari digitalari gurasoetako batzuek adierazi diotenez, “edukia ezegokia” da 12 urteko nerabeentzat, “gauza gordinak” eta “inolako testuinguru afektiborik gabe” entzun zituztelakoan. Jasotako kexen ondorioz, ikastetxeak saioak bertan behera uztea erabaki zuen.
Hitzaldiak udalak ikastetxeei eskaintzen dien programa baten parte dira, Samurrak Fundazioaren bidez aurrera eramaten dituzte. Iturri beraren arabera, udalak gertatutakoa aztertu du Samurrak Fundazioarekin batera eta “eduki labainenak” ikasleek egindako galderetatik sortu ohi direla azaldu du. Halaber, gurasoek entzuten dutena nerabeen “interpretazioa edo kontakizuna dela” gogoratu du eta beti ez dela bat etortzen ikasgela gertatutakoarekin zehatz-mehatz.
