Euskal Herriko hamaika konpainia izango dira dFeria jaialdian
dFeria jaialdiko euskal ekoizpenen aurkezpena.Gorka Bravo Hilaren 14tik 18ra bitartean izango da XXXII. dFeria, Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdia. Hasteko egun gutxi falta direnean, euskal konpainien eta haien emanaldien aurkezpena egin dute gaur, Viktoria Eugenia antzokian. Guztira, Euskal Herriko hamaika konpainiek parte hartuko dute.
Hauek dira ikuskizunak: Basandere (Node), Burnt (Lasala), Tupper (Osa + Mujika), Desobedientes 18/98 (Tanttaka), Cantando bajo las balas (Luna hiena), 52 Hertz / 52 Hercios (Ados Teatroa), Euforia (Cielo Raso), Hasta el último baile (Eva Guerrero), Itzulera (Dejabu), Noces (Led Silhouette) eta R & J (La Dramática Errante). Egitarau zehatza, berriz, helbide honetan kontsultatu dezakezue.
Bestalde, euskaraz idatzitako antzerkiari SGAE Fundazioa – I. Dantzerti Sarien aurkezpena egin dute.
