Palestinaren aldeko eltze jotzea egingo dute, ostiralean
Palestinaren aldeko eltze jotzea.Joseba Parron Iranen aurkako ofentsibak komunikabideetan toki nabarmena hartu eta beste gatazka batzuk estali baditu ere, palestinarren aurkako erasoak aurrera jarraitzen du. Testuinguru horretan, Donostia Palestinak genozidioa salatu eta Israelgo gobernuarekin harremanen etetea eskatzeko eltze jotzea egingo du bihar. Bulebarrean elkartuko dira protesta zaratatsuarekin burrunba egiteko, 19:00etan.
