Astea laburrean x 11
Ostirala berriro eta hemen da Astea laburrean atalaren eduki berria. Asteburuaren atarian, bueltan gara, atzera begira egin, eta azken zazpi egunek emandakoa gainbegiratzeko. Dakizuenez, hirian izandako albiste eta gertakari esanguratsuenen audio laburpena egiten dugu Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean.
IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek jakin beharreko guztia bildu dute jada entzungai duzuen atalean. Besteren artean, Uber hirira iritsi izanak eragindako kalapita, AZGAk jasotako isunak eta igandean hori salatzeko egingo duen manifestazioa, IRUTXULOKO HITZAk eta Haritzaldek antolatutako zuhaitz landaketa edota astearterako deitutako greba orokorra.
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero gauzatzen dugu kolaborazio hau, eta entzungai duzue bai Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
