Auzoan ez ezik, Araban ere hartuko dute Korrikaren lekukoa Martutenekoek
2024ko Korrika Martutenetik pasatzen, artxiboko irudi batean.AEK 24. Korrikarako motorrak berotzen ari dira herritarrak Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Donostian ere, noski. Hain zuzen ere, Martuteneko auzo elkarteak eta euskara batzordeak iragarri dute kilometro bat erosi dutela Duranan (Araba), hilaren 25ean Martutenen bertan hartuko duten lekukoaz gain. Horrela, Martutenekoek hilaren 27an hartuko dute lekukoa Duranan, gauerdian, eta auzotarrak parte hartzera deitu dituzte.
Horretarako, hara joateko autobusa antolatu dute, baita egitaraua ere. Hilaren 27ko 20:00etan, musika jarriko dute Martutenen, baita ogitartekoak jateko aukera eskaini ere. 22:30ean abiatuko da auzoko autobusa Duranarantz eta, aipatu moduan, gauerdian hartuko dute lekukoa. 02:00ak aldera, Martutenera itzuliko dira, autobusean. 30 euroren truk, ogitartekoa eta autobuserako txartela eskuratu dezakete herritar guztiek, 15 euroren truk auzo elkarteko bazkideek eta 5 euroren truk haurrek.
Beheko karteletan dituzue xehetasunak, baita Martuteneko Korrika Kulturaleko jarduerak ere.


