Korrika Kulturaleko egitarauak, auzoz auzo
2024ko Korrika Kulturaleko jarduera bat, Parte Zaharrean.Aratz Garcia Zaldua Hilaren 19tik 29ra, Euskal Herria zeharkatuko du 24. Korrikak, euskararen alde. Donostiara hilaren 25ean helduko da, goiz osoan zehar hiriko kaleetan barrena ibiltzeko, baina horren aurretik eta ondoren, askotariko jarduerak antolatu dituzte auzo gehienetan, Korrika Kulturalaren bueltan: herri kirolak, hitzaldiak, kontzertuak, ikastaroak eta abar.
Horrela, IRUTXULOKO HITZAk auzoz auzoko egitarauak jaso ditu, eta hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.
