Talde onenaren Enlace Funk saria irabazi du Arima Soul taldeak
Mikel Unzurrunzaga 'Makala' Arima Soul taldeko kidea, Enlace Funk saria jaso ostean.Arima Soul Arima Soul talde euskaldunak Enlace Funk aldizkari espezializatu espainiarraren Los Clinton sarietako bat jaso du: talde onenarena, hain zuzen ere. Sari banaketa astelehenean (martxoak 9) egin zuten, Madrilgo Cafe Berlin aretoan, eta Mikel Unzurrunzaga Makala izan zen saria jasotzeaz arduratu zen taldekidea. Espainiako Estatuko soul, funk, R&B eta afroamerikar musika egiten duten artisten lana aitortzea du xede sariketak.
Zarautz eta Donostia artean 2020an sortutako proiektua da Arima Soul, Makala baxu jotzaile eta DJ zarauztarra eta Lidia Insausti abeslaria buru. Soul, funk, R&B, disco eta jazz-grooven gisako estiloak nahasten ditu taldeak, nagusiki, euskaraz. 2025ean, Arima Soulek bere bigarren estudioko albuma kaleratu zuen: Gaua.
