Hainbat kale itxita esnatu da Gros, greba egunean
Greba egunetan ohikoa denez, lehen orduak arraroak izaten dira. Runnerrak ez dira korrikan dabiltzan bakarrak. Piketeetan parte hartzen diren ekintzaileak ere ibili dira arineketan, kasu honetan, Groseko gutxienez hiru puntu kateekin moztuz. Kursaaleko zubian, Jai Alaien eta Mirakruzen izan dira mozketak, hain zuzen.
Grebalariek pankarta, kate eta bengalekin moztu dituzte, 7:15 inguruan, puntu horiek eta hainbat minutuz trafikoa moztu dute, bestelako eragin gabe.

