Hasi da greba orokorra Donostian: grebalariek hainbat bide itxi dituzte lehen orduan
Martuteneko biribilgune handia itxi dute grebalariek.Beñat Parra Hasi da greba orokorra Donostian. Goizeko lehen ordutik, errepideak ixten aritu dira grebalariak; esaterako, Martuteneko biribilgune handian, 45 minutu inguru eman dituzte ibilgailuek geldirik edo oso-oso poliki aurrera egiten, zirkulazioa moteltzeko asmoz. LAB, ELA, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta, Hego Euskal Herrian greba egiten ari dira milaka langile gaur, martxoak 17, 1.500 euroko soldata minimo propioa aldarrikatuz.
07:10ak aldera hasi dute bide itxiera, eta trafiko ilara handiak egin dira. Ertzaintza ere bertaratu da, eta pixkanaka hasi da grebalarien autoei mugitzeko eskatzen; 08:00etarako, gutxi gorabehera, zirkulazioa normaltasunez zebilen inguruan. Gainera, grebalariek N1 errepidea ere itxi dute Andoainen, bi noranzkoetan. 27 Industrialdean, negozio asko irekita daude, baina ohi baino trafiko eta jende gutxiago dabil.

Ibaetako ikasle grebalari batzuk, unibertsitateko gune bat ixten, greba orokorrean.Joseba Parron San Sebastian
Bestalde, Karlos Iaren hiribideko errepidea ere itxi dute lehen orduan hainbat grebalarik, eta Ertzaintzak bost pertsona identifikatu ditu. Beste grebalari batzuek Trintxerpe eta Bidebieta arteko biribilgunea itxi dute, baita ere, goizean goiz. Ibaetako campusean, mugimendu oso gutxi zegoen lehenengo orduan. Hainbat ikasle grebalari ateak ixten eta zarata egiten aritu dira.
Albistea eguneratzen ari gara.
