Pikete informatiboa egin dute Miramonen
Pikete informatiboa egin dute Miramonen.Maitane Aldanondo Greba orokorra dela eta, pikete informatiboa egin dute Miramonen; 08:00etan zegoen deituta, baina ordu erdi berandu hasi dira, ospitaletan medikuek egindako manifestazioak jende ugari harrapatu duelako.
Piketeko 130 bat grebalariek manifestazioa egin dute grebaren berri emateko, eta pegatinak eta kartelak jarri dituzte, bereziki, Adegin eta Elkargin. Auto ilara luzeak egon dira Miramongo Parke Teknologikoan.

