Sindikatuek ixtera gonbidatu dituzte Erdialdeko zenbait establezimendu
Erdialdeko kaleak hartu dituzte sindikatuek, greba egunean.Nagore Garmendia 10:00etarako deitu dute sindikatuek manifestazioa greba egunean; ordu erdi berandu abiatu dira, Askatasunaren Hiribidetik, baina ez dute establezimendu bat bera ere irekita utzi. Kartelak eta pegatinak itsasten ibili dira Erdialdean zehar, eta pertsianak jaisteko eskatu diete irekita zeuden denda guztiei. Diskusioren baten ondoren, lortu dute gehiengoak ixtea.
Lagun mordoa bildu da lehen momentutik, eta Norteko geltokiko zutabearekin bat egin dute, ordubete beranduago. 11:30ean abiatuko da zutabe hori, beste biak bezalaxe (Antiguako tunelekoa eta Anoetakoa).
