'Donostiarra' aldizkaria Jon Insaustiren aldeko «kanpaina egiteko erabili izana» kritikatu dute
Udal gobernuak 110.751 euro bideratu ditu argitalpen hori plazaratu eta etxez etxe banatzeko.
Jon Insausti alkatea, udaletxeko prentsa aretoan.Donostiako Udala Donostiako Udalaren komunikazio kanpaina bat auzitan jarri zuten EH Bildu, PP eta Elkarrekin Donostia oposizioko alderdiek, asteleheneko udal batzordeetan. Zehazki, EAJri egotzi diote Donostiarra izeneko aldizkariaren bidez Jon Insausti alkatearen “aldeko kanpaina” egitea.
Udal gobernuak 110.751 euro bideratu ditu argitalpen hori plazaratu eta etxez etxe banatzeko. Hain zuzen ere, 90.000 ale inguru banatu zituen pasa den hilabetean, hiriko etxebizitzetan.
Zerbitzu Orokorreko batzordean, oso kritiko agertu ziren Markel Ormazabal (EH Bildu), Vanesa Velez (PP) eta Victor Lasa (Elkarrekin Donostia) zinegotziak. Guztiek salatu zuten aldizkaria Insaustiren irudian zentralizatua dagoela, tipografia alkatearen branding pertsonalaren “oso antzekoa” delako. Insaustiren marka pertsonala hiri proiektuekin nahasten dela gaineratu zuten.
Ana Lopez zinegotzi jeltzalea arduratu zen erantzuteaz, eta aldizkari hori “gardentasun, publizitate eta herritarrentzako interes orokorreko informazioa emateko irizpide zorrotzei jarraiki” egin dela adierazi zuen.



