Groseko Miserikordia kalean hobekuntzak egingo ditu udalak
Miserikordia kalea. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Tokiko Gobernu Batzordeak Gros auzoko Miserikordia kalea zolatzeko egikaritze proiektua onartu du, “ibilgailuei irabazitako pasabide hau oinezkoei itzultzeko eta paseatzeko eta egoteko toki atsegin batean bihurtzeko”. Proiektu horrek 196.804 euroko aurrekontua eta hiru hilabeteko egikaritze epea ditu.
Zoladura bateratuko da, eta horren gainean, zuhaitzez eta jardinerez osatutako elementu berdeen bilbea banatuko da. Zuhaitzak modu erregularrean banatuko dira, eta kalearen muturretan partzialki aldatuko dira, plaza baten pertzepzioa sortzeko. Era berean, ibilbide irisgarriak eta larrialdietako ibilgailuen pasabidea bermatuko dira.
Horrez gain, berdeguneen ondoan bankuak jarriko dira, itzala emateko aukera emango duten posizioetan, bizikletentzako bi aparkaleku bloke eta hiri altzari finkorik gabeko guneak, etorkizunean kalean dauden jarduerekin lotutako elementuak kokatu ahal izateko.


