Isurketa bat antzeman dute Añorgako errekan
Isurketa baten berri eman du Eguzkik, Añorgan.Eguzki talde ekologista Eguzki talde ekologistak isurketa baten berri eman du Añorga errekan, Donostiako Tolosa Etorbidean, Nanogune parean. Elkarteak atzo bertan deitu zuen 112 larrialdi zerbitzura egoeraren berri emateko, bertan ikusitakoaren berri emanez.
Eguzkiko kideek azaldu dutenez, tuneletik irteten den urak bi itxura ezberdin ditu: ezkerreko aldetik (itsasoranzko norabidean) ateratzen den ura gardena da, baina eskuineko aldetik datorrena arre kolorekoa da, marroixka.
Azaldu dutenez, ez da une jakin bateko gertaera isolatua. Auzokoen arabera, azken astean behin baino gehiagotan ikusi dute erreka egoera berean. Horren harira, isurketa inguruan egiten ari diren obrekin lotuta egon daitekeela uste dute.


