Gipuzkoako ondarea elkarrekin «zaindu, ikertu eta zabaltzeko» hitzarmena sinatu dute San Telmo Museoak eta aldundiak
Erakundeek akordioaren berri emateko egindako prentsaurrekoaren irudi bat. Iker Azurmendi San Telmo museoak eta aldundiaren Kultura Departamentuak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordioak San Telmok eta Gordailuak —Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, Irun— Gipuzkoako ondare higigarria zaintzeko, kontserbatzeko, dokumentatzeko, ikertzeko eta zabaltzeko elkarrekin egindako lana sendotzen du.
Berritze honen aurretik hainbat hitzarmen eta akordio izan dira lehenago ahalbidetu dutenak museoaren funtsak Gordailuan gordetzea edo aldi baterako erakusketetako lankidetza artikulatzea. Hitzarmen berriak bost ardatz nagusi ditu: museoko bildumak, “lehentasunez eta doan” Gordailuan gordetzea arautzea, San Telmoren lankidetza antolatzea Gordailuaren ildo estrategikoetan, erakusketa eskaintza eta museoaren jardueretan lankidetza, museo zerbitzu modernoak, koordinatuak eta irisgarriak ematea, eta aldi baterako erakusketetarako eta haiei lotuta jardueretarako foru diru laguntzaren baldintzak arautzea
Azken urteotako bi erakundeen lankidetzari esker, San Telmo erreferentziazko museo gisa eta Gordailua lurraldeko ondare bildumen zentro gisa sendotu dira. Atzo sinatutako hitzarmenak lau urteko indarraldia du eta beste lau urtez luza daiteke. Aldundiak 300.000 euroko diru laguntza aurreikusten du 2025eko ekitaldian, aldi baterako erakusketak eta lotutako jarduerak antolatzearen ondoriozko gastuetan laguntzeko.


