Lanari ekin diote Ikusmira Berriak programak hautatutako sei zinemagileek
Aurtengo egonaldi programan aukeratutako sei zinemagileak.Iñigo Ibañez Ikusmira Berriak egonaldi programak aukeratutako sei zinemagileak hilaren 9tik lanean ari dira Tabakalerako Zinea eta Ikus-entzunezko laborategian. Apirilaren 19ra arte beren ikus entzunezko proiektua garatzeko denbora, lekua, testuingurua eta baliabideak izango dituzte Ekain Albite, Rod Llaverias, Ines Nunes, Gala Hernandez, Kavich Neang eta Valeria Hofmann sortzaileek.
Programaren lehen egunetan lan saioak partekatuko dituzte Florencia de Mugica, Javier Martin eta Olimpia Pont Chafer adituekin. Halaber, datozen asteetan, proiektu bakoitzerako espresuki aukeratutako profesionalen aholkularitza izango dute, beren beharretara oinarrituta: Maria Alche, Anna Ciennik, Tizza Covi, Desiree de Fez, Santiago Fillol, Alexandre Koberidze eta Juliana Rojas izango dira proiektuen tutoreak. Halaber, Harkaitz Cano idazleak, Lucile Hadžihalilovic zinemagileak eta Victor Iriarte zuzendariak idazketa eta irudi sorkuntzarako tailerrak emango dizkiete.
Ekainean, egoiliar bakoitzak garapenerako 5.000 euroko diru laguntza bat jasoko du, bi egonaldien arean bere proiektuan lanean jarraitzeko. Irailean, Zineladiarekin batera, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak egiteko. Fase horretan, beren proiektua industriako profesionalei aurkeztu ahal izango diete, eta hitzorduen agenda pertsonalizatua izango dute proiektuetan parte hartzeko interesa duten pertsonekin.
Ikusmira Berriak egonaldi programa Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak antolatzen dute. Hamabigarren aldia da aurtengoa.


