Mikel Txillida donostiarra izango da Txillida Lekuko zuzendaria aurrerantzean
Mikel Txillida, artxiboko irudi batean.Tabakalera Apirilaren 1etik aurrera, Mikel Txillida donostiarra izango da Hernaniko Txillida Leku museoko zuzendaria, museoak iragarri duenez. 2019tik, museoko Garapen arloko zuzendari lanetan dihardu, eta Eduardo Txillida eskultorearen biloba da. Mireia Massague da egungo zuzendaria, eta museoarekin lotura izaten jarraituko du aurrerantzean ere, aholkularitza lanak eginez, zentro artistikoak jakinarazi duenez.
“Txillida familiak uste du Mikelek Eduardo Txillidaren ondare artistikoari buruz duen ezagutza sakonak, museoaren misioarekin duen konpromiso irmoarekin batera, kokapen ezin hobean jartzen duela Txillida Lekuren hurrengo etapa zuzentzeko”, nabarmendu du familiaren bozeramaile Luis Txillidak.


