Realaren retro kamisetak 85 euro balio ditu
Xabi Prieto Realeko kamiseta bereziarekin.Reala Espainiako Ligak antolaturiko Retro Jardunaldia dela eta, Realak mutilen retro kamiseta aurkeztu du. Alavesen aurkako ligako 31. jardunaldian jantziko du mutilen taldeak.
1913tik 1993ra Atotxako estadio historikoari egindako omenaldia da, eta han erabilitako azken kamisetak ditu inspirazio iturri. Dagoeneko salgai dago 85 euroan, klubaren dendetan eta webgunean.
“Kamiseta honen bidez, Realak historiaz eta emozioz beteriko omenaldia egin nahi dio gure etxea izan zenari, bertan sortu baitziren klubeko balentria handienetako batzuk. Jantzia baino gehiago, iraganerako bidaia da, belaunaldiak lotzen dituena eta gure etxe zaharraren espiritua berpizten duena”, azaldu du klubak.
Ezaugarriak
Elementu ikonikoak berreskuratzen ditu retro kamisetak: polo motako lepoa, lerro sublimatuak eta erliebe patroia duen eko-micromesh ehun bat, jatorrizkoarekin bat datorrena. Atzealdean legenda bat du, estadioaren profilarekin eta 1913-1993 urteekin.


