Ander Iñarra eta Leire Elola izan dira azkarrenak XIV. Donostia - Hondarribia lasterketan
Lasterketaren irteera, Groseko Katalunia plazan.Fortuna Itsasoaren gainetik korrika aritu ziren atzo Fortunak antolaturiko XIV. Donostia – Hondarribia mendi lasterketan. Grosetik abiatu, Ulia, Jaizkibel eta Talaia Bidea zeharkatu, eta Hondarribiko Parte Zaharrean izan zuten helmuga 426 lasterkariek, 30,8 kilometro eta 1.300 metroko desnibela gainditu ondoren.
Gizonezkoetan, Ander Iñarra lezoarra izan zen azkarrena, bigarren urtez jarraian (02:19:37). Iñigo Alzola izan zen bigarren (02:23:00) eta Aitor Aizkorbe hirugarren (02:25:21). Emakumezkoetan, berriz, Leire Elola tolosarra izan zen onena (02:51:31), Maddalen Jimenez bigarren (02:52:49) eta Leire Urritegi hirugarren (02:56:19).


