Bartzelonan hiru domina eskuratuta itzuli dira etxera Llopis eta Zudaire
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak. Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariek emaitza bikainak eskuratu dituzte Bartzelonako Igeriketarako Munduko Seriean: bi urre eta brontze batekin itzuli dira etxera.
Llopis bi aldiz igo da podiumeko mailarik gorenera; alde batetik, urrezko domina irabazi du 4×100 metroko txandakako proban, eta bestetik, garaipena eskuratu du bizkar estiloko 100 metroko proban. Zudairek, berriz, brontzezko domina lortu du estilo libreko 400 metrokoan.
Bartzelonak bigarren urtez hartu du nazioarteko txapelketa, eta dagoeneko igeriketa paraolinpiarreko egutegian erreferentziazko egoitza bihurtzen ari da; Espainiako ordezkaritza 61 kirolarik osatu dute, tartean Llopisek eta Zudairek beraiek.


