Dantza, antzerkia eta zirkua ekarriko ditu LABO GO zikloak hirira
Apiriletik ekainera bitartean egingo dute LABO GO zikloa.LABO Apiriletik ekainera egingo dute aurtengo LABO GO zikloa, LABO programaren barruan, NODE dantza eta performance konpainiaren eskutik. Dantza, antzerki eta zirku garaikidearen proposamenak publikoarekin partekatzeko aukera eskaintzen du zikloak, eta ohiko legez, Tabakalerako Kutxa Fundazioa Kluba aretoan egingo dute.
Sei jardunaldietan banatuko da zikloa, eta honakoa da aurtengo egitaraua: apirilak 9, A Noite do Cuco, Jandross Rodriguez (dantza garaikidea, Galizia); apirilak 23, Sonus Fossio, Oihana Vesga (dantza garaikidea, Euskal Herria); maiatzak 14, Kea, DAB dantza konpainia (dantza garaikidea, Euskal Herria); maiatzak 28, Hoogerman + Devenir, Mario G. Saez (dantza garaikidea, Katalunia); ekainak 11, Ô.UII, Compagnie Projet Rare eta Collectif Rabbit Research (dantza eta zirku garaikidea, nazioartekoa). Eta ekainaren 25ean, amaitzeko, bi artista ezagunen arteko topaketa inprobisatu bat aurkeztuko dute.
Jardunaldiak ordubetekoak izango dira, tarte fisikoak, akademikoak eta solasaldi irekiak barne, eta sarrera doakoa izango da, aurrez online erreserba eginda.



