Eusko Legebiltzarraren aurrean protesta egingo dute etxegabetze arriskuan dauden Bentaberriko bizilagunek
Bentaberriko babes ofizialeko etxebizitzak Testa-Blackstone putre funtsaren esku daude.Joseba Parron San Sebastian Alokairu Bentaberriko babes ofizialeko etxeetako maizterren elkarteak eta Kaleratzeak Stop plataformak deituta, Gasteizen elkarretaratuko dira Bentaberriko etxebizitza horietako bizilagunak, Eusko Legebiltzarraren aurrean. 12:00etan egingo dute elkarretaratzea, 12:45ean Etxebizitza batzordea egingo baitute Legebiltzarrean.
Agerraldian, etxegabetze arriskuan dauden Bentaberriko 510 familien egoeraren berri emango dute. Izan ere, berriki, jakinarazi dute etxeen jabe den Testa-Blackstone putre funtsak 2028ra bitarte mantenduko dituela Bentaberriko etxebizitzen alokairu kontratuak; ordea, data horretatik aurrera gertatuko denarekin kezkatuta daude bizilagunak.
Sustapena 1998ko azaroan kalifikatu zen 30 urterako, eta 2028ko azaroan iraungiko da. Horrela ere, Itxasok gogorarazi du lur horiek 75 urterako laga zirela, 2069ra arte, eta epe hori betetzean Eusko Jaurlaritzari itzuli beharko zaizkio, lurrak eta etxebizitzak. Bitartean, 2028ra bitarte, maizterrak babestuta daude etxebizitzen babes ofizialeko izaeragatik, errenten igoera neurrigabeen aurka, eta, ondoren, gune tentsionatu izendapenagatik, muga espezifikoak ezartzen baititu kontratu berrientzat eta edukitzaile handientzat. Esaterako, Testa-Blackstone putre funtsari.


