Irati Mitxelena hamabigarren izan da Torunen
Irati Mitxelena atleta jauzi bat egiten.Irutxuloko Hitza Asteburuan jokatu dute Poloniako Torun hirian pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketa eta Irati Mitxelena hamabigarren izan da luzera jauziko proban. Donostiarra ez da ondo lehiatu, urtarrila amaieran erdietsi zuen bere marka onenetik, 6,76 metro, urruti aritu da. Lehen saiakera, 6,43 metroko jauzia egin zuen; bigarrena, laburragoa, 6,30 metrokoa, eta azkena, 6,36 metrokoa. Lehen hiru jauzien ondoren, hamar onenek marka hobetzeko saiakera egiteko aukera dute, baina hamabigarren amaitu zuenez, ez zuen horretarako aukerarik izan.
Probako garailea Agate de Sousa portugaldarra izan zen, 6,92 metroko jauziarekin, 6,87 metrokoa egin zuen Larissa Iapichino italiarraren eta 6,80 saltatu zuen Natalia Linares kolonbiarraren aurretik.


