Korrikan Palestinari elkartasuna adieraztera deitu dute
23. Korrikako artxiboko irudia; atzean, Palestinako hainbat bandera.AEK Asteazken goizean ibiliko da 24. Korrika Donostian barrena, eta, ohiko legez, asko izango dira hirian lekukoa hartuko duten norbanako eta eragileak. Horietako bat Donostia Palestina Herri Ekimena izango da, lehenengo aldiz. IRUTXULOKO HITZAk herri ekimeneko kideak elkarrizketatu ditu, Korrikaren harira; hemen daukazue elkarrizketa.
Zehazki, Parte Zaharrean hartuko dute euskararen aldeko lekukoa, 12:00etan San Juan kalean (Bretxa parean), eta herritarrak Palestinako banderekin parte hartzera deitu dituzte, Euskara gara, Palestina gara! lelopean. Azaldu dutenez, Gazako kideek eramango dute lekukoa: “Egin dezagun korrika haiekin batera”.



