Sute bat izan da gauean Bidebietan
Ulian piztutako sutearen irudi bat.Irutxuloko Hitza Gaur gauean, Bidebieta auzoko Juan Karlos Gerra kalearen atzealdean dauden ur biltegietatik gertu leherketa bat egon da, 00:30ak aldera. Handik pixka bat gorago, Ulia mendian zegoen kanpamendu moduko batean gertatu omen da ezbeharra, eta ondorioz, sute bat piztu da. Antza, ez da zauritu larririk izan.
Polizia berehala bertaratu da, suhiltzaileei gehiago kosta zaie, sarbidea zaila delako. Edonola, goizaldeko ordu batak aldera, kontrolpean zuten sua.


