Astea Laburrean x 12
Ostirala berriro eta hemen da Astea laburrean atalaren eduki berria. Asteburuaren atarian, bueltan gara, atzera begira egin, eta azken zazpi egunek emandakoa gainbegiratzeko. Dakizuenez, hirian izandako albiste eta gertakari esanguratsuenen audio laburpena egiten dugu Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean.
IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek jakin beharreko guztia bildu dute jada entzungai duzuen atalean. Besteren artean, Korrikaren balorazioa, udaletik iritsi diren azken berriak, Bentaberriko etxebizitzen auzia eta abar izan dituzte hizpide, aste honetan.
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero gauzatzen dugu kolaborazio hau, eta entzungai duzue bai Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
