Realeko bazkideentzako kopako finalerako sarrerak martxoaren 30etik aurrera erosi ahalko dira
Martxoaren 30etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte Realeko bazkideek apirilaren 18ko Espainiako Kopako finalerako sarrerak. Hain zuzen ere, epea datorren astelehenean zabalduko da 10:00etan, eta apirilaren 5ean bukatuko da, 23:59ean. Gogoratu behar da Realak eta Atletico Madrilek neurtuko dituzte indarrak, Sevillako La Cartuja futbol zelaian.
Sarrerak kokatuko diren sektorearen aukeraketa eta sarreren ordainketa Espainiako Futbol Federazioak sarreren salmentarako duen atariaren bidez egin beharko dira, bide horretatik baino ezingo baita egin.
Bazkideari adjudikatutako sarrera ezin izango da saldu, ez zuzenean, ez hirugarrenen bidez. Nolanahi ere, Realak bere zaleei eskatzen die sarrerak ofizialak ez diren kanaletatik ez erosteko eta erne egoteko, iruzurrak gerta daitezkeelako.
Realak sarrerak eskuratzeko prozesuan sor daitezkeen ohiko galderen bilduma bat prestatu du, eta hemen kontsultatu daiteke.
