Udaberriari
Txikori belarra.Joseba Parron San Sebastian Eskaintzen zaidan tarte hau aprobetxatu nahi dut, eskatzeko:
Udaberriari, goxoa izan dadila, zentzu guztietan. Eguzki pixka bat, nostalgiari hondartza galduren batetik heldu ahal izateko (hobeto egiten da hortik, egin kasu). Argazki asko atera eta asko idatzi. Liburu berriak erosi (hondartza galdu horietan irakurtzeko). Azken orduko bidaia bat ere ondo datorkit, behin eskatzen hasita. A! Eta lo egin. Mesedez.
Kalera atera nahi dut eta sentitu denak argazki bat merezi duela. Udaberriero pasatzen zait. Uda playlista jarri eta abuztua dela sinesten dut. Neure burua horrelakoekin engainatzea gustuko dut, gero martxoa den arren; martxoa ez dago gaizki, baina ez da abuztua. Sinetsi nahi dut udaberria garai ona dela mintzen gaituena atzean uzteko, loratzeko. Zuhaitzek jantzi berriak dituzten moduan, nik ere baditudala. Bizitza berriro hasten da udaberrian, ezta? Sentsazio hori daukat.
Udaberrian, astelehenak astelehen dira, baina udaberria da.
Ostiralak, ostiralagoak.
Aitak oporrak dituela esan dit. Badakit nor engainatu hondartza galduetara joateko. Ziur liburu berriak erosiko dizkidala. Bai, kolatuko du, seguru.
Honekin, listo.
Putz.
