Gipuzkoako Batel Txapelketan lehen postua lortu du Donostiarrak
Gipuzkoako Batel Txapelketa izan da igande honetan, Pasai San Pedron. Donostiarraken batela izan da garailea.
8:45eko denbora egin dute donostiarrek, lehenengo postua ozta-ozta lortuz. Bigarrena, oriotarrentzat izan da, 8:47ko denborarekin. Hirugarrenak getariarrak izan dira, 9:04ko denborarekin, eta, azkenak, sanjuandarrak 10:08rekin.
