Udalak zaintzako langileentzako gaztelania-euskara hiztegia argitaratu du
Zaintzako langileentzako euskara-gatzelania hiztegia.Donostiako Udala Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren laguntzarekin, zaintzako langileei zuzendutako gaztelania-euskara hiztegia argitaratu du. Tresna honen helburua da mendetasun egoeran dauden pertsonen zaintzan ari diren profesionalei euskara hurbiltzea eta eguneroko komunikazioan laguntza praktikoa eskaintzea.
Argitaratutako hiztegiak egunerokoan erabiltzen diren oinarrizko hitz eta esamoldeak biltzen ditu, zaintzako testuingurura egokituta. Helburua da euskara erabiltzen hasteko tresna erraza eskaintzea.
Egitura eta banaketa
Argitalpena hamalau ataletan banatuta dago, besteak beste: agurrak, oinarrizko kontzeptuak, etxea, kalea, taberna edota kafetegia, dendak, farmazia eta anbulatorioa, jatekoak eta edatekoak, asteko egunak, urtaroak, zenbakiak eta orduak, eguneroko harremanak, laguntza emozionala eta familia. Formatuari dagokionez, poltsikorako hiztegi txikia da.
Guztira 4.000 ale argitaratu dituzte, eta lehenak, dagoeneko, Donostian zaintzan diharduten enpresetako langileen artean banatu dituzte. Gainera, datozen egunetan udal erakunde eta hainbat elkartetan ere zabalduko dira, besteak beste, Emakumeen Etxean, Gizarte Zerbitzuguneetan, enplegu zentroan, Udalinfo zerbitzuan, Euskaltegietan, Lanbiden, SOS Arrazakerian eta Caritasen.
Hiztegia herritar guztien eskura egongo da Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan, eta baita www.donostiaeuskaraz.eus webgunean ere, PDF formatuan deskargatzeko aukerarekin.
