Eguzkik isurketa berri bat salatu du Infernuko obretatik Añorga errekara
Añorga errekako isuriak. Eguzki Eguzki talde ekologistak, atzo, berriz ere, 112ra deitu zuen, Infernuko obretatik Añorga errekara eginiko isurketa berri bat salatzeko. Aurrekoetan bezala, Tolosa Etorbidean Nanogure parean azaleratzen diren bi tuneletako batetik isurkin opako bat ateratzen zen; bestetik, berriz, ur garden samarra. Kontrastea argi agertzen da hedabide honi bidali dioten argazkian.
Eguzkik martxoaren 17an deitu zuen lehen aldiz 112ra antzeko isurketa bat salatzeko. Ziurtatu dutenez, hainbat auzokidek lehendik ere gisa honetako beste isurketak izan direla salatu dute.
Honela azaldu du talde ekologistak: “Lehenengo dei hark balio izan zuen Urak susmatzen genuena konfirmatzeko, alegia, isurketak Infernuko obretatik datozela, neurri prebentiboek funtzionatzen ez dutelako edo gaizki funtzionatzen dutelako. Atzoko isurketak agerian utzi zuen gauzak ez direla inolaz ere aldatu.
Zigor-espedientea irekitzeko exijitzen dugu, eta, batez ere, isurtzeari behingoz uzteko”.
