Errege Kopako finala pantaila handietan ikusi ahal izango da, Donostian eta Sevillan
Realzaleak Reala animatzen, Anoetan.Club Pelota 21 Hiru aste baino gutxiago gelditzen dira Realak Athletico de Madriden aurka Sevillan jokatuko duen Errege Kopako finalerako; hala, Sevillara joaterik ez duten realzaleek Alderdi Ederretik jarraitu ahal izango dute partida, besteak beste, udalak eta Realak bertan jarriko duten pantaila handi baten bitartez.
Horrez gain, Sevillara joan baina estadiora sartzerik ez dutenek ere izango dute aukera bera; izan ere, Donostian jartzeaz gain, Sevillan ere jarriko dute pantaila, Realaren fan zone eremuan, La Cartuja estadioaren ondoan.
