Jazzaldia eta Musika Arloko zuzendari teknikoaren lanpostua hutsik geratu da
Steve Colleman saxofoi jotzaileak Trinitate plazan jo zuen Jazzaldiko osteguneko gauean.Lolo Vasco/Jazzaldia Aldi baterako lanpostua betetzeko deitutako hautaketa prozesua amaitu ondoren, Donostia Kulturaren Jazzaldia eta Musika Arloko zuzendari teknikoaren lanpostua hutsik geratu da.
Donostia Kulturak azaldu duenez, nahiz eta bi hautagaik prozesu osoa gainditu, uko egin diote azkenean aldi baterako zen lanpostu horri.
Hau dela eta, Donostia Kulturak prozesu berri bati ekingo dio “berehala”, oraingoan Lan Eskaintza Publiko (LEP) bidez, “lanpostua behin betiko betetzeko asmoz, eta ahalik eta lasterren”.
Nolanahi ere, argitu dutenez, ezuste honek ez du eragotziko ez Donostia Kulturako musika programazioan aurreikusitako garapena, ezta Jazzaldiarena ere, 2026ko artisten kartela itxita baitago dagoeneko.
