Elkarretaratzea egingo dute larunbatean Ezkiagaren biktimei babesa adierazteko
Donostiako La Salle ikastetxea, Loiola auzoan.La Salle La Salleko ikasle ohi talde batek elkarretaratzea egingo du larunbatean, hilak 11an, Loiolako ikastetxe horretako irakasle izan zen Patxi Ezkiagaren abusu sexualen biktimei babesa adierazteko. Loiolako Topo geltokiaren pareko plazan elkartuko dira, 12:00etan, eta ekintza horren bidez, erasoak jasan zituzten adin txikikoak “ikusarazi eta babesteaz” gain, gizartean hausnarketa sustatu nahi dute. Deialdi “plural, ireki eta inklusiboa” da eta babesa adierazi nahi duen edonor ongi etorria izango da.
Gogoratu behar da, Ezkiagaren biktima izandako ia hogeita hamar lagunek ikastetxeari “erreparazio kolektiboa” eskatu ziola, Arartekoak ere bere txostenean nabarmendu zuen biktimek izandako aitortza falta, eta egun gutxira, La Sallek berretsi egin zuela bere barkamen eskaera.


