Osasun publikoaren alde mobilizatuko dira Grosen
Osasun publikoaren aldeko elkarretaratze bat, Groseko anbulatorioan.Nagore Garmendia DOPA Donostialdeko Osasun Publikoaren Aldeko plataformak elkarretaratzera deitu du ostegun honetarako (hilak 9) Groseko anbulatorioaren aurrean, “Osakidetzak jasaten dituen egiturazko arazoei egiazko irtenbideak eskatzeko”. 11:30ean egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte, osasungintza publikoaren alde.
OPA Herri Plataformak koordinakundearen parte da DOPA, eta, hain zuzen ere, Bilbon eta Gasteizen ere egingo dituzte mobilizazioak egun berean. Horrez gain, manifestazioak antolatu dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen apirilaren 18an, “kalitatezko osasun arretaren alde”. Donostian, 12:00etan abiatuko da manifestazio hori, Bulebarretik. Mobilizazio horri begira, manifestua argitaratu dute, baita sinatzeko aukera ireki ere.


