'Piztiak' telesaila apirilaren 23an estreinatuko du Primeran plataformak
Aktore asko eta zuzendariak Urola Kostakoak izanik ere, donostiar batzuek ere parte hartu dute.
Aiora Enparantza aktore donostiarra –ezkerretik lehenengoa–, 'Piztiak' telesailean.Ospel Films Apirilaren 23tik aurrera ikusi ahal izango da Piztiak telesail berria, EITBren Primeran plataforman. Sei atal izango ditu, eta istorioaz hauxe da aurreratu dutena: “Karmen eta Keparen tramak atal guztiak zeharkatzen baditu ere, Lumazulo baserria bezero eta bizilagun ezberdinez jantziko da. Atal bakoitzak bere izaera propio eta protagonistak izango ditu”.
Amancay Gaztañaga zestoarrak eta Xanti Rodriguez azpeitiarrak zuzendu dute, eta aktore asko Urola Kostakoak dira: Iraia Elias, Iñigo Aranbarri, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabal, Sambou Diaby, Ainhoa Alberdi, Miren Nogales, Nara Aiala, Kaiet Korta, Nora Naranjo, Lorea Alberdi eta Juan Alberto Gaztañaga.
Donostiarrak ere badira aktore taldean. Esaterako, Aiora Enparantza eta IRUTXULOKO HITZAko Inaxio Esnaola eta Olatz Balda kazetariak.
Azpeitiko Ospel Films ekoiztetxeak ekoitzi du telesaila, EITBren sortzaile berrien deialdiko diru laguntzari esker.
Estreinaldia baino bi egun lehenago, hilaren 21ean, telesailaren aurkezpena egingo dute Tabakaleran. Gonbidapenarekin sartu ahal izango da.


