Abogados Cristianosek Tokischa abeslaria salatu du, Koruko Andre Maria basilika «profanatzeagatik»
Tokischa rap kantaria, Parte Zaharreko Koruko Andre Maria basilikan.Tokischa Tokischa rap kantari dominikarrak No margine film laburraren lehenengo zatia argitaratu du duela gutxi, eta zati handi bat Donostian grabatuta dago, besteak beste, Parte Zaharreko Koruko Andre Maria basilikan. Grabaketa horien harira, Abogados Cristianos Espainiako talde ultrakatoliko eta ultraeskuindarrak abeslariaren aurkako salaketa jarri du, dominikarrari “profanazio” delitu bat egotzita.
Ultrakatolikoen arabera, Tokischa “erdi biluzik” eta “modu probokatzailean” ageri da irudietan, eta “espazio sakratu bat eszenatoki erotiko” gisa erabili izana leporatu diote, “helburu artistiko eta komertzialekin”. Horrek guztiak gunearen esanahi erlijiosoa “desitxuratzen” duela dio Abogados Cristianosek. Era berean, diotenez, Tokischak egindakoa Espainiako Zigor Kodearen 524. artikuluan jasotako profanazio delituan tipifikatuta dago.
Abeslariak, aldiz, bere fede kristaua goraipatu zuen bideoa argitaratu berritan: “Nire harremana Jainkoarekin da, ez erlijioarekin, Jainkoak naizen bezala onartzen nau, sortu ninduen, ez nau epaitzen, nire akatsetatik ikasteko eta egia nire kabuz aurkitzeko aukera ematen dit”. Hemen ikus dezakezue aipaturiko bideoa:



